Aste honetan Ajangizen egon gara Larrabetzuko materia organikoa kudeatzeko sistema zelan gauzatu den azaltzen.

 Udako Euskal Unibertsitatea

Otsailaren 28an Udako Euskal Unibertsitateko ikasle eta irakasle talde bat etorri zen Larrabetzura. “Hondakinen kudeaketa eta tratamendua” graduondokoak, hain zuzen ere.

Organikoaren tratamendua azaltzen

Badirudi organikoak bildu eta tratatzeko gurean darabilgun sistemak interesa sortzen duela beste herri batzuetan.


Aurreko astean, astelehen eta martitzenean, Bertokoa Indartuz proiektuan interesatuta dauden bi talderi egin diegu harrera.

 4. Faseko kuboen banaketa

Aste honetako asteazken eta ostegunean, ontziak eman diziegu Bertokoa Indartuz  proiektuko parte hartzaile berriei, eta horrela sartu gara gure 4. fasean.
 

 

Larrabetzun mapa honetan gauden guztiok gure etxeetan sortzen den materia organikoa herriko lurren kalitatea hobetzeko erabiltzea nahi dugu.

Oraindik ez baduzu izena eman, klikatu hemen. (Erosoa eta dohainik da!)


Parte hartzailea bazara eta pozik bazaude proiektuarekin animatu zure auzokide eta ezagunak gurekin bat egitera!