Herritarrarentzat:
- Portalean bertan uzten du hondakin organikoz betetako ontzia
- Organiko guztia batzen da (okela, arraina eta sukaldatutako gauzak barne)
- Banatutako ontzian zuzenean botatzen da organikoa (ez dira beharrezkoak apurtzen diren poltsak)
Baserritarrarentzat:
- Diru sarrera osagarria lortzen du
- Materia organikoa lortzen du konposta egiteko
- Dirua aurrezten du ongarri gutxiago erosita
Ingurumenerako:
- Elikagaiak lurrera itzultzen dira
- Hondakinen garraioan sortutako kutsadura gutxitzen da
- Errausketaren ondorioz sortzen den kutsadura saihesten da (gasak eta errautsak)
- Ongarri industrialen erabilera ekiditen da
Udalarentzat:
- Herriko jarduera ekonomikoa bultzatzen da
- Ez du ez instalazio bereziren ez makinaria propioaren beharrik
- Sistemaren sinpletasunak gastuak murrizten ditu