Urrian hasi ginen esperientzia piloto honekin hiriguneko denda bat eta 30 familia boluntarioekin. Hauen hondakin organikoak astean hiru bilketa-egunetan jasotzen ditu baserritarrak eta bere ortuan eraikitako konpostera batean prozesatzen ditu.
Ikusita dena behar den bezala doala eta esperientzia pilotoan parte hartzen duten guztiak pozik daudela esperientzia pilotoa 175 familietara zabaldu nahi dugu.
Honetarako zure laguntza behar dugu. Dohainik da, bakarrik oparitu behar dizkiguzu zure etxean sortzen diren hondakin organikoak.