Aste honetan Ajangizen egon gara Larrabetzuko materia organikoa kudeatzeko sistema zelan gauzatu den azaltzen.
Hitzaldian Ajangiz, Nabarniz eta Gernikako jendea egon zen, guztiak gai honetan adituak edo interesatuak. Haien artean Ajangiz eta Nabarnizeko alkateak eta Kepa, autokonposta egiteko pausuak azaldu zizkigunak Larrabetzuko herritarroi.
Ajangiz eta Narbarnizen irtenbide bat eman nahi diete herrigunean sortzen diren soberakin organikoei. Espero dugu gure hitzaldia erabilgarria izatea eta laster haien sistema martxan ipintzea hondakin organiko hori ongarri bihurtzeko.
Aurrera Ajangiz eta Nabarniz!!