Aurreko astean egindako tailerrean parte hartzaileen artean esandakoaren laburpena.
Ez zinen tailerrean egon baina ideiak edo proposamenak dituzu Larrabetzuko hondakinen kudeaketa hobetzeko? Bidali zure ideiak edo proposamenak hemen sakatuz.
Zelan baloratzen duzu gaur egungo hondakinen kudeaketa Larrabetzun?
Galderari erantzunez, orokorrean nahiko ondo baloratzen zuten, batez ere azken urtean martxan ipini den “bertokoa indartuz” ekimena.
Baina gero sailka jasotzen direnen datuak ikusita, harrituta geratu ziren zein bajuak ziren ilusita, eta kudeaketa hobetu beharra ikusi zuten. Hori bai, hain dira datuak eskasak, non, gutxi eginda ere, oso erreza izango baita datuak hobetzea.
Gaurko ereduarekin jarraitzuz gero, bakarrik hobetu ahal da organikoren bilketa, eta Udalak , beraz, helburu bezala jarri beharko zuela %80 jasotzea.
Organikoaren bilketa aldatu dugun moduan, nahiz eta gaur egungo ereduan jarraitu —2018ra arte jarraitu behar dugu gaurko ereduan—, joan ahal gara beste gauza batzuk egiten eta gure eredu propioa apurka-apurka eratzen.
Zenbait auzotatik deitzen dute errefusako kontenedore gehiago ipintzeko, daudenak berehala betetzen direlako.
Urian mota guztietako kontenedoreak daude, baina auzoetan bakarrik daude errefusakoak, eta bertara denetarik botatzen da. Auzoetan arazo handia dago, eta, agian, han egin beharko zen atez-atekoa.
Proposatzen da auzo batean , era esperimental batean, bilketa berezia egitea. Proposamen batzuk daude: atez-atekoa, edo bilgune bat, baina auzo horretan kontenedore guztiak kentzea. Hori bai, aurretik informazio lana egitea, etxez-etxe.
Jendeari esfortzu bat eskatzen bazaio, hori konpentsatu beharko zen, baina nola?
Jaietan zer egin? Laster kuadrilla eguna
Usurbilen, jai bat antolatzen denean udalera deitu eta honek kontenedore ezberdinen kit bat ipintzen du.
Hurrengo koadrilla egunerako proposatzen da informazio orri bat egitea bertan banatzeko eta hondakinak sailkatzeko eskatuz. Baita ere, aurretik egiten den bilerara joan eta eskatu bakoitza bere koadrillan saiatzeko hondakinak gutxitzen, plastikozko platerak eta edalontziak ez erabiltzen.
Kaleko paperontziak?
Eskolan egin zen saiakera bat dauden paperontziekin, kartela ipinita, bakoitzean frakzino bat botatzeko. Itxuraz ematen zuen ondo zebilela, baina antza, guztietan denetarik zegoen, kartelak desagertzen joan ziren eta ez da ezer egin geroztik. Proposatzen da berriro saiatzeko, agian paperontziak pintatuz, eta bai eskolan, kontseiluan eta guraso elkartean gaia landuz.
Agian, kendu beharko lirateke paperontziak zenbait lekutatik, adibidez paseolekuetatik. Bakarrik ipini mugimendu sozial handia dagoen lekuetan: plaza, txinboak, uritarra, eskola, baina hori bai sailka botatzeko ziurtatzen dutenak.
Belarra
Bakoitzak gestionatu beharko zuen bere belarra.
Debekatu ahal zen kontonedoreetara botatzea.
Goikolara kimaketak bai, baina belarra ezin da eraman.
Beste herrietan inbisak jasotzen du, aparte ordaintzen.
Ekoizle handiak
Herriko hondakin ekoizlerik handiena Azurmendi jatetxea da, bai organikoa, bai enbasetan, eta dena errefusako kontenedoreetara botatzen du, kontenedore batzuk behar ditu. Agian, edozein hiritarrek baino 180 aldiz gehiago sortzen du eta bakarrik 4 aldiz gehiago ordaintzen du. Desoreka handia dago. Eta, gainera, eragin zuzena dauka Mankomunitatean Larrabetzuk ordaindu behar duen portzentajean.
Ordenantza aldatu beharko da jatetxeek sortutakoaren arabera ordaintzeko edo kopuru batetik pasatuz gero, haien kabuz gestionatzea behartzeko.
Beste proposamen bat, atez-atekoa egin han.
Etorkizuna
Gipuzkoan eredu ezberdinak erabiltzen ari dira eta emaitza onak lortzen ari dira.
Bizkaian ere, zenbait herritan hasi dira.
Ikusi eta ikasi beharko da eredu ezberdinetatik eta saiatu hemen ere hondakinen kudeaketa hobetzen.