Organikoaren tratamendua azaltzen

Badirudi organikoak bildu eta tratatzeko gurean darabilgun sistemak interesa sortzen duela beste herri batzuetan.


Aurreko astean, astelehen eta martitzenean, Bertokoa Indartuz proiektuan interesatuta dauden bi talderi egin diegu harrera.


Astelehenean, Sakanako Mankomunitatetik, Baztan aldetik, Aoizetik, Bortzerrietatik eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktoradutza eta gradu ikasleak etorri zaizkigu bisitan. Batzuk, zinegotziak, ingurune teknikariak; beste batzuk, baserritarrak, ekintzaileak…Eta haiekin batera, Larrabetzun jada ezagutzen dugun Ramón Plana ere etorri zen (konpostajean maisua dena); izan ere,  bere aholkuari esker hasi ginen Austrari begira, hondakin organikoak biltzeko hango eredua gurera egokitzeko.

Bertokoa Indartuz proiektua azaltzen

 

Ramón Plana el maestro compostador


Martitzenean, Elburgotik etorri zitzaizkigun alkatea, zinegotzi bat,  ingurune teknikaria eta auzoko eta ekintzaile batzuk  eta baita Ozetik, Markinatik eta Deriotik (Neiker-eko teknikaria) ere.

 

Konpostaje planta erakusten


Ez genuen eguraldia lagun izan konpostagunea ikusteko, baina ikusi ikusi genuen eta  azalpenak eman genizkien hondakin organikoak biltzeko gure sistemaren inguruan.


Elkarrizketaren harian, ikasi ere egin genuen elkarrengandik materia organikoa hondakin izateari utzi eta baliabide bihurtzeko dauden sistemei buruz.


Etorritako guztiei eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen egindako bisitagatik eta erakutsitako interesagatik, eta, jakina, gurekin konpartitzeagatik euren ezagutzak konpostaje kontuetan.


Eskerrik asko guztiei, hemen gaituzue gura duzunerako!