Azken urteotan Larrabetzutarrok gero eta gehiago birziklatzen dugu.


Mankomunitateak egindako azken pisaketan horrela ikusten dugu: urtebetean, %30 zarama (nahastutako hondakinak) gutxiago eta birziklatutakoen igoera nabaria (organikoa, beira, papera eta ontziak...)


Berri ezinhobea da planetarentzat. Bakarra daukagu.


ZORIONAK LARRABETZU!

 

Hemen dituzue pisaketen datuak:

 

Azurmendi Bertokoa Indartuz

Hilabete honen hasieran Azurmendi jatetxeko lagunak Bertokoa Indartuz proiektuan parte hartzen hasi dira. Larrabetzurako eta ingurumenerako oso albiste ona da hau: lehen, urtero 40 tona materia organiko inguru zabortegian edo errauskailuan erretak amaitzen ziren; orain, ostera, Larrabetzuko lurren kalitatea hobetzeko erabiliko dira.


Ongi etorriak proiektura Azurmendi!

Gehiago irakurri...

Bideo honetan ikus daiteke Larrabetzun nola kudeatzen den Larrabetzun sortzen den materia organikoa konposta lortzeko. Prozesu osoa herrian bertan egiten da eta herriko lehen sektorea bultzatzen laguntzen du.

 

Visita pontevedra

Astelehenean Pontevedrako 46 lagun etorri ziren Larrabetzura: probintzia-diputatuak eta 25 udalerriko alkateak, zinegotziak eta hondakin-teknikariak.

Gehiago irakurri...

Zero Zabor jaiak

Lehenengo eta behin, eta positiboenetakoa, Hori Bairen konpromisoa hondakinen (edo baliabideen) alorrean.

San Inazio

170 bat lagun bildu ginen plazan bazkaltzeko. Bazkal ostean mahai guztietatik pasatu ziren hondakinak ederto sailkatzen eta biltzen. Organikoa batzeko ontziaren erdia  batu zen. Dena oso ondo joan zen.
Bazkarirako aurretik birziklatutako eta garbitutako basoak erabili ziren.

Hobetzekoak:

- Bazkaltzeko erabili eta botatzeko plastikozko platerak erabili ziren. (Berriz erabiltzeko platerak erabil litezke ( basoen moduan), edo paper organikozkoak gutxienez).

- Erabili eta botatzeko plastikozko mahai-tresnak erabili ziren. (Ikusten dugun soluzioa bakarra mahai-tresneria  edukitzea litzateke, horrelakoetan erabiltzeko).

- Kafea eta koparako, beste baso eta kikaratxo batzuk banatu ziren, erabili eta botatzekoak. (Berriz erabiltzeko baso gehiago banatzearekin hobetu liteke).

- Bazkarian botilaratutako ura erabil izen. ( Ur-pitzarrak erabilita hobetu liteke, iturria plana bertan dago-eta).

- Gaueko erromerian ez ziren erabili berriz erabiltzeko edalontziak. (Bildutako eta garbitutako edalontziak erabil litezke, jende gutxi egoten da, gehienak herrikoak).

Gazte Eguneko bazkaria

140 bat lagun bildu ginen Andramarin bazkaltzeko. Bazkal ostean mahai guztietaik pasatu ziren hondakinak sailkatzen eta biltzen. Ederto. Oraingoan, platerak eta azpilak, paperezkoak izanik, aparte bildu ziren:batetik, hondakin organikoak, bestetik paperezkoak eta, azkenik, plastikoak…

- Bazkari honetarako, paperezko plater eta azpil konpostagarriak erabili ziren.

- Edalontziek huts egin zuten, erabili eta botatzeko plastikozkoak erabili baitziren: 3, bazkari, kafe eta koparako. (Berriz erabiltzekoak erabil litezke, hobetzeko).

- Mahai-tresnak ere erabili eta botatzekoak izan ziren.

- Ur botilaratua erabili zen bazkarian.

Gazte Eguna, oro har

HORI BAIK plastikozko zarama poltsa handiak  ipini zituen plazan eta txosna inguruan. Bertara, batez ere plastikozko edalontziak botako zirelakoan, edukiontzi beilegira botako ziren gero. (Hobetu liteke plastikorako ontzi beilegi txikiak jarrita han-hemen).

Gure apustua izan zen edukiontzi handiak jartzearena, baina plaza jendez gainezka dagoenean, zaila da plaza gurutzatzea baso bat kontenedorera botatzeko, eta basoa askotan lurrera botatzen da. Agian, ontzi hori txikiak (120Lkoak) eta gehiago jarrita, han eta hemen, konpon liteke neurri batean.

Bokata txosnetan organikoa batzeko ontziak jarri ziren, udaletxe atzean eta Gazteleku parean. Baita beirarako ontzi bat SARE txosnarako, barruan erabiltzeko. Berderik ezean, organikorako bat erabili zuten beira batzeko. Ontzi berderen bat ere beharko dugu hurrengoetarako.

Oro har, hobetu litezkeenak

- Edukiontzi hori aho zabalekoak beharrezkoak lirateke kasu hauetarako, oso deserosoa da poltsa handiak sartzea edo ontzi txikiak bertan hustutzea (eskuz egin behar izaten da)

- kartel handiak, ondo ikusteko modukoak egin behar dira, ontziak non dauden eta zertarako diren esaten dutenak; bestela,  denetarik botatzen du jendeak eta ahalegina alferrikakoa da.

- Uste dugu plazan ere jarri beharko liratekeela organikoa batzekoak, lehen esan bezala kartel handiekin. Izan ere, jendeak bokata plazan jaten du kontzertua bitartean.

- Berriz erabiltzeko edalontziak, HORI BAIkoak laster batean amaitu ziren txosnetan, gaueko 12etarako edo. Gero, erabili eta botatzeko edalontziak erabili ziren. Hortaz, erosi ziren 500nak baino askoz ere gehiago beharko lirateke, eta, gainera, batu eta garbitzen direnak ere erabil litezke.

- Bestalde, jendeak erositako basoak itzultzea eta dirua atzera ematea bazen ere, ekimenak huts egin zuen, oso edalontzi gutxi itzuli ziren. Batetik, ohitura falta izan daiteke arazoa; eta, bestetik, hobetu transmititu beharra dirua itzuli egiten dela: kartelak esanda…Egon daiteke beste arrazoi bat edalontzia ez itzultzeko, 50. urteurrenaren oroigarri gisa gordetzearena.

- Kontuan hartu behar da, bestetik, jende askok litroak ekartzen dituela etxetik. Arazoa hondakinak lurretik eta edonon uztea izan daiteke; dena den, edukiontzia nahiko daude herrian, nahi izanez gero, bertara botatzeko.

- Beirazko botilei dagokionez, batzuk enpresak berak batzen ditu eta, hortaz ondo birziklatzen dira, hala nola kokakola, tonika, baina fanta, zerbezak, zukuak…ez dituzte batzen, nahiz eta horietakoren batean enpresa berbera izan, eta beirazko edukiontzira joan behar dute. Den adela, arazoa ez dago gure esku.

Hori guztia ikusi ahal izan du  Larrabetzu ZERO ZABORrek.

Espero dugu balio izatea hobetzen joateko