Udako Euskal Unibertsitatea

Otsailaren 28an Udako Euskal Unibertsitateko ikasle eta irakasle talde bat etorri zen Larrabetzura. “Hondakinen kudeaketa eta tratamendua” graduondokoak, hain zuzen ere.


Larrabetzun materia organikoa batzeko eta tratatzeko erabiltzen dugun sistemaren funtzionamendua azaldu genien.
Hondakinen kudeaketa eta tratamendua
Beti bezala, haiekin gai honen inguruan dauden beste proiektuetaz hizketan egon ginen eta pila bat ikasi genuen.


Eskerrik asko etortzeagatik eta hurrengo urtean hemen itxaroten zaituztegu!