Atzo egin genuen partaide berrien ontzi-banaketa Angulerin.  Etorri zirenei proiektua zertan datzan azaldu genien, zer egin den orain arte eta sistemaren funtzionamenduari buruzko zalantzak argitu genituen.

Izena eman baduzu baina atzo ezin izan bazinen etorri batzarrera, zure ontzia Angulerin hartu dezakezu, han dago zure zain. Maiteri komentatu, berak emango dizu ontzia eta barruan papertxo bat aurkituko duzu organikoa sailkatzeko oharrekin.

 

 

 

Argibide hauetaz gain, herritik ikusiko gaituzue, beraz, zalantza edo arazoren bat baldin baduzue lotsarik gabe galdeiguzue. Ekimen hau denon artean gauzatu nahi dugu eta zuen ideiak, proposamenak, arazoak... ezagutaraztea oso interesgarria izango da sistema hau hobetzeko.

Ekimenarekin pozik bazaude, zuen auzokide eta ezagunen artean zabaltzea eskertuko genuke.

Atzo hasi ginen 3.fasearekin, 104 familia gara Bertokoa Indartuz ekimenean parte hartzen dugunok, hau da, herrigunearen etxebizitzen %25a. Asko gara jadanik, baina gure helburua Larrabetzuko organiko guztia konpostatzea eta gure lurrak hobetzeko erabiltzea da. Beraz, oraindik ez baduzu izena eman, ekimen honen partaide izatera animatzen zaitugu.

www.larrabetzuzerozabor.org webgunean edo Angulerin eman dezakezu izena.

 

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi!!