Aurten ere Kuadrila Eguneko bazkarian sortutako organiko guztia (edo gehiena behintzat) Larrabetzuko lurrak hobetzeko balioko du!

 

Batutako materia prima guztia konposteran. Hemendik 6 hilabetera baratzera botatzeko prest egongo da konposta, eta baietz barazki ederrak atera!


Eskerrak eman nahi dizuegu zuen organikoa sailkatu duzuen guztiei! Herri osoak egindako bazkarian, argazkian agertzen diren "impropio" hauek bakarrik egotea txalotzekoa da eta.

 

 

Eta eskerrak ere neska mutil guzti hauei euren laguntzagatik! Larrabetzuko gazteria ere konpostatzearen alde!