Domekan, dakizuenez, Lasterbidean ospatu zen Larrabetzun. Lasterketaren ondoren partaide gehienek bazkaldu zuten herrian bertan antolatutako bazkarian. Bazkari honetan sortutako soberakin organikoa 500 KG baino gehiago izan zen eta guztia herrian bertan konpostatzen ari da jadanik!

 

Eskerrik asko antolatzaile eta partehartzaile guztiei organikoa modu egokian sailkatzeagatik!!

 

Beheko argazkian ikus dezakegu materia kopuru handi hau konpostatzeko behar den puntako teknologia: atxurra, sarda eta Aitorren beso indartsuak eta konpostatze jakintza!